GURE ZERBITZUAK
LANGILE KUALIFIKATUAK MARTXAN JARRI. IKOLAN LANALDI espezialista da beren beharrizanekin lotura handiena duten langileak bezeroen eskueran jartzen.Betiere albait lasterren, segurtasunez, hurbiltasunaz, malgutasunaz eta erantzuteko gaitasuna.
Bezeroen produkzio-beharrizanekin bat datozen profilak AUKERATU. Lan-merkatua ezagutzen dugu, baita prestakuntzaren mundua eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte- eta enpresa-errealitatea ere.
Langile-gaietako AHOLKULARITZA iraunkorra.Plantilak aztertzen ditugu, proposamenak landu, aldaketak aholkatu, eta postuak berregituratzen ditugu, baita enpresako Giza Baliabideen kudeaketan eta plangintzan lagundu ere.Negoziazio kolektiboan eta gatazka-kudeaketan espezialistak gara.
Langileei LANPOSTU BERRIAK AURKITU.18 urtean, ingurunea ezagutzeko parada izan dugu, baita euskal enpresen zerbitzura harreman bikainak sortu ere; horri esker, langileei lanpostu berriak aurkitzeko planak ondu ditugu, albait gizarte-kostu txikienaz.
GURE BALIOAK
Prestakuntzaren eta enpleguaren mundua inguruneko enpresa-errealitatearekin KONEKTATZEN dugu.
GURE BEZEROAK beren jarduerari lotzen zaizkio, produkzio gabeko denborak eta ezbehar lan administratiboa saihestuz.
UZTARTU EGITEN DITUGU langile-premia eta langile bakoitzerako langile-profilak.Era horretan, gure bezeroek aukeraketa eta aholkularitza egokiena izango dute izangaien errealitate profesionalari buruz.Gure laguntzaileen etengabeko prestakuntza kezka handia da IKOLAN LANADIrentzat.
Lan-kontingentzia guztiak KUDEATZENDITUGU.Horrenbestez, ABE (Aldi Baterako Ezintasun) aldiak, probako aldien jarraipena, oporrak, kontratu-amaierek, ez dute batere lardaskatzen bezeroaren produkzio-sistema.Lan-kudeaketan espezialistak gara.
Lan-arloko legeria guztiz eta zorrozki BETETZEN DUGU.Gure enpresak 1995tik barneratuta dauzka hitzarmenen errespetua, Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Langileen Osasuna, baita izangai bakoitzaren datuen pribatutasun-politika ere.
Etengabe ematen diegu AHOLKULARITZA gure bezeroei.Beren erabakietan bidelagun gaituzte, hobekuntzak proposatzen ditugu, eta erantzukizunak hartzen ditugu lan- eta gizarte-kudeaketa gaietan.
Gure laguntzaileen BIDELAGUN ARITZEN GARA, langileei lanpostu berriak aurkituz eta lanpostu berrietan hastea eta haien birziklapena “ad hoc” prestakuntza-ekimenen bidez kudeatzeko; gainera, langileak kudeatzen ditugu beharrezkoa denean lan-munduan berehala eta behar bezala berriz hasteko.