IKOLAN LANALDI

IKOLAN LANALDI 1996ean sortu zen Gipuzkoako aldi baterako lana arautzeko eta kudeatzeko aitzindari izateko konpromisoaz.20/0017/98 baimen-zenbakiaz, Gipuzkoako enpresa hau profesionaltasuna hornitzen ari da gure lurraldeko errealitate sozio-profesionalaren (gure ingurunean hain aldakorraren) eta ekoizpen-errealitatearen artean eguneroko jardunean zubi-lana egiteko.

Pertsona-talde trebe bat egunero lan egiten du urte horretatik hasita ez soilik enpresek modu eraginkorragoan ekoitzi ahal izateko, baizik eta profesional onenak, trebatuenak, titulatu berriak, gazteenak, adin nagusikoak, emakumeak, etorkin erregularizatuak eta abar enplegu-eskariaren mesedetan jar daitezen ere.

Ongi etorri Gipuzkoako enplegu-mundura.

 

IKOLAN LANALDIk ondorengo suposamenduetan kontratatzen du:
  • Lan edo zerbitzu jakin bat.
  • Zeregin metatuak / eskaera handiegia.
  • Lanpostua gordetzeko eskubidea duten enpresa-langileak (aldi baterako ezintasuna, oporrak edo bestelako arrazoiak direla eta).
  • Lanpostua betetzeko aukeraketa-probak egiten diren bitartean.

BERMEAK

  • Gure laguntzaileekin (beste enpresa batzuen eskueran jarritako langileekin) lan-kontratuak luzatzen ditugu eta beren jardueraren berri sistematikoki ematen diogu Lan Agintaritzari.
  • Zerbitzua ematen diegun beste enpresa batzuekin daukagun harremana beti legeztatzen dugu Langileak Lagatzeko Kontratuen bidez; bertan, kontratazioaren gaiko aspektu guztiak biltzen ditugu, baita prebentziorako segurtasun-gaiari eta erantzukizun zibilari buruzkoak ere.
  • Etengabe hezten ditugu gure laguntzaileak Laneko Arriskuen Prebentzio gaietan.
  • Langileen Osasunaren Zaintza segurtatzen dugu eta, prebentzio-zerbitzuan bezala, lanean segurtasunez hasteko protokoloak ezartzen ditugu.
  • Gure laguntzaileei pertsonalizatuta eta iraunkorki ematen diegu arreta, beren heziketarekin bat datozen eskaintzei lotzen lagunduz.
  • Enpresa erabiltzaileei aholkularitza ematen diegu giza baliabideen enplegu- eta politika-gaiei buruz.
1995 IKOLAN ETT SL sortu zen Beasainen bi bazkide zituela, eta bulegoa herri horretako Senpere, 7 kalean kokatuta.
1996 Otsailean, Lan Agintaritzak baimen-zenbakiaz akreditatu gintuen, eta aldi baterako lana kudeatzen hasi, baita lehenengo kontratazioetan hasi ere.
1998 IKOLANek ordezkaritzak ireki zituen Azpeitia, Tolosa, Donostia eta Bilbon.Soldata bat egiteko dekretua argitaratu zen eta, horrenbestez, gure enpresaren ordainsari-politikari buruzko erabaki estrategikoa sendotu zen.
1999 Lan Agintaritzak behin betiko baimen-zenbaki administratiboa esleitu zion IKOLAN ETT SLri.Enpresak Gipuzkoan hazten eta sustraitzen jarraitu zuen.
2001 Mende berria heldu eta gure enpresak IKOLAN LANALDI izena hartu zuen.Irudi korporatiboan aldaketa sakona egin genuen, baita gure proiektuan pertsonek duten garrantzia sendotu ere.
2003 Ahaleginak hobeto bildu beharraz jabetuta eta produktibitate eta efizientzia hobetzearren, beste aldaketa bat egin genuen:Beasaingo egoitza nagusia zabaltzea erabaki, bitarteko tekniko berriak eta hobeak hornituz eta,era horretan, handik Euskal Autonomia Erkidegoko gure bezero guztiei arreta emateko.
2005 Gure kudeaketa-sistema sortu eta martxan jartzeko gai izan ginen (GETT IKOLAN).Bezero berriak gurean geratu eta lehendik bazirenak leialtzen joan ziren.
2006 Lan Segurtasun eta Osasunerako lehen kanpo-auditoretza.IKOLAN LANALDI prebentzio-gaietako bere protokoloak hedatzen hasi zen, baita bere “harrera” eredua ere.
2007 Hedatzen jarraitu genuen, eta hainbat Lanbide Heziketako Ikastetxerekin eta Ikastetxe Politeknikorekin lankidetza-protokoloak sinatu.Juan Jose Gonzalo Rodriguez elkarteko administrari bakar izendatua izan zen, eta jardunaldi osoz hartu zituen proiektuaren koordinazio-lanak.
2008 Sektorearen krisia.Erronka berriak eta lehenengo gogoeta estrategikoa:ahulguneak gutxitu eta gehiago hazi beharra.
2009 IKOLAN LANALDOra langile berriak heldu ziren.Aliantza estrategikoak sortu genituen zerbitzu-hornitzaileekin, prebentzioaren edo prestakuntzaren arlokoak adibidez.Hazten hasi ginen.
2010 Salmentak zerbait gehitu genituen, eta Nafarroako Foru Komunitatera egin genuen salto gure zerbitzuak han eskaintzeko.
2011 Nabarmen hazi.Proiektua sendotzen ari ginen.Bezero berri eta garrantzitsuek gurekin bat egin zuten.
2012 Hazten jarraitu genuen, eta aldi baterako enplegua kudeatzeko sektorean erreferentzia izaten hasi.Gure oinarrizko negozio-ildoak metal mekanizazioaren eta enpresa esportatzaileen sektoreak dira.Gure fakturazioa % 23 hobetu genuen.
2013 Sektoreko enpresek fakturazioa zertxobait handitu eta atzera bildu ziren bezala, IKOLAN LANALDIk % 37 hobetu zituen aurreko urteko emaitzak, eta aukeraketarako eta laneko prebentziorako teknikari bat lanean hasi zen.
2014 Sektoreko liderrak izan nahi eta horretarako prest.